KHALEKO_RESTAURACION_MUEBLES

KHALEKO, dekorazio eta artisautza zaleentzako denda tailerra Urdaibaien

Gernika erdialdeko denda honetan bizi barri bet emoten dotsie altzairueri eta ganera hainbet geuxetxu topeko dozuz zeure etxieri toke espezial bat emoteko.

Nola sortu zan KHALEKO

Iruñean hasi zen dena, bertan pisukideak ziren eta zenbait interes eta jakinmin partekatzen zutela konturatu ziren: artisautza eso eskulagintza, mimo handiz egindako gauzak, kreatibitatea, materialekin esperimentatzea….

Sortzeko ilusio honek eraman zituen, Almu eta Sara, Khaleko bikotea sortzera eta euren altzarien zaharberritze eta transformazio tailer jarduera hastera.

Almu_sara_khaleko

Bi urteko ibilbidea eta gero, merkatuko beharrak ikusita, euren hasierako proiektuari beste ikuspegi bat ematea erabaki dute, pasadan Urriak 13an denda bat irekiz. Eta egia esan,  asko gustatu zaigu hain berezia den txoko hau bisitatzea.

tienda decoración restauracion muebles gernika

MAHAI “INDUSTRIALA” egurrezko ate batekin eta forjadun hankekin egina: 360€
ESKOLAKO ESERLEKUA, egurrezkoa eta burdinezkoa: 32€

Euren Filosofixe

Diseinu eta zaharberritzearen arteko sinbiosi/bategite batera heltzen dira. Beraiek definitzen duten bezala:

“Iraganari begirada bat eta etorkizuneko proposamen bat”

khaleko_logo

 

Zer ein ahal dozu Khalekon?

Altzarien zaharberritzea

Hau gure kabuz konprobatu genuen Etxelaiara joan ginean. Lan bikaina egin zuten Khaleko-ko neskek bertako altzairu zaharrekin.

restauracion_muebles_khaleko_etxelaia

Altzarien eraldatze eta birziklatzea

Zaharkitutako altzariak eraldatu eta birziklatzen dituzte, bizi berri bat emanez eta diseinu berrietara moldatuz. Bezero bakoitzak bere estiloa dauka eta hori transmititzen dute eraldatutako altzairuen bidez.

comoda_khaleko

EGURREZKO KOMODA DEKAPATUA: 304€

Zurgintza sortzailea

Gainera, birziklatzeko materialez baliatuz, euren diseinua daramaten altzariak sortzen dituzte, pieza bakar eta originalak.

lampara_khaleko

Hemen ikus dezakezue Cd baten karkasa guztiz pertsonalizatua.

carcasa_cd_original_nebbian_khaleko

Nebbian -eko CDa ere dendan bertan eros dezakezue 15 euroren truke, karkasa original honekin. Nebbian talde gernikarra Valentina Ridolfi-k eta Haritz Laboak osatzen dute.

Kurtso eta Tailerrak

Urte osoko 2 tailer dauzkate martxan. Apuntatzeko ez da behar iñolako esperientziarik eta zure altzariak zaharberritu eta eraldatu ditzakezu.

curso restauracion muebles gernika

Gainera aurton ikastaro monografikoak jarriko dituzte martxan, teknika zehatzetan espezializatuagoak.

Khaleko gunea

Tresneria eta txokoa partekatu dezakezu Khalekoko lagunekin nahi duzun denboran zehar.

taller_restauracion_muebles_gernika_2

Eskaparatismo eta piezen alokairua

Eskaparatismo zerbitzu osoa eskaintzen dute baina horrez gain, apainketarako pieza solteak ere aloka ditzakezu dendako erakusleihoa zure gustura apaintzeko.

khaleko_general_tienda4_urdaibai

Negozio bat martxan jartzeko laguntzak Urdaibaien

Behargintzak emandako laguntza ezkertzen dute baina horrez gain, beste mota bateko laguntzaren bat faltan botatzen dute. Proiektu bat martxan jartzen dan lehenengo 2 urteetarako prezio baxudun lokalen alokairua erraztea oso interesgarria litzatekeela uste dute, lehenengo urte bi hauek izaten baitira zailenak.

Beste artistekin kolaborazioak

Ikuspegi berdina duten beste artisau batzuei laguntzen eta hauek ezagutarazten saiatzen dira. Hori dela eta, KHALEKO dendan, beraien lanean ilusio guztia jartzen duten artista ezberdinen lanak aurki ditzakegu.

 Mooneki-ren ilustrazioak horren adibide argiak dira.

mooneki_ilustraciones

MOONEKI-ren LAMINAK 19€

Zure etxerako edo oparitarako detaileak

Hemen Khaleko-n aurki ditzakezun artikulu batzuk. Gainera BEHERAPENAK dituzte, beraz, aprobetxa ezazu.

Lanparak / Lightbox-ak

Aphoteke-ren irudi pertsonalizatudun lanparak. Maitemindu egin gaituzte.

LIGHTBOX – ARGI KAXAK: 45€.

lamparas_personalizables_khaleko

Eta beste hauek perfektuak dira, estilo eskandinaviar edo industrialen zaleentzako.

tienda_decoracion_artesania

Latekin egindako LANPARA INDUSTRIALAK: 44€

Ilustraziodun laminak

ilustraciones_mooneki_khaleko

SAVE THE PROJECT-en laminak: 12€

Dekorazio eta etxerako piezak

menaje_diseno_khlaeko_gernika

Pintzeladadun ZERAMIKAZKO PLATERRAK: 16€

Gaztaientzako TAULA: 35€

Aquamarine zeramikazko BOLA: 43€

Zementuzko TERRARIUMA: txikia 15€ / handia 25€

regalos_originales_urdaibai_khaleko

Zeramikazko EDALONTZIAK, TAZAK, PLATERRAK, KATILUAK animaliadun irudiekin: 15€tik 42€ra

Frida Khalo beira-arasa

Transformazio lan bikaina iruditzen zaigu honakoa.

FRIDA KAHLO BEIRA-ARASA: 532€

AULKI INDUSTRIALA: 72€

Aulkiak

Guztiak ikutu espezial batekin, ez duzu iñon pieza berdiña aurkituko.

silla_costurera_tapizada_khaleko

JOSTUN AULKIA hostoekin tapizatua: 88€

Urdaibaiko leku gustokoena

Guztiz ados daude biak erantzuteko momentuan, Elantxobe herria benetan gustoko dute. Udan ezinbesteko lekua da eurentzat, bertan bainu bat hartuz lasaitzeko eta ondoren, munduko (edo behintzat Urdaibaiko) tortilarik onena egiten duen Zorionen tabernara hurbiltzeko.

Zorion_elantxobe

Bide batez, esan behar dugu, aste honetan zenbait pertsonek hitz egin digutela patata tortila honi buruz. Orain derrigorrez joan beharko gara probatzera, irrikitan gaude.

 

Kokapen ezinhobie Gerniken

Herriko kale printzipalean dago Khaleko, erdialdean. Eztekozu aitzakirik bertatik bueltatxu bet emoteko 😉

khaleko_tienda_artesania2_urdaibai

Kontaktua:

Juan Calzada 24 baxua. GERNIKA-LUMO. BIZKAIA.

Telf. 627.79.55.05 / 654.16.50.64

Ordutegia:

*Asteartetik  Ostiralera: 10:00- 13:30 // 16:30 – 20:00

*Larunbatetan: 10:00 – 13:

www.khaleko.com

info.khaleko@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude