Mundakako Atorrak eta Lamiak; Urdaibaiko aratuste autentiko ta berezixek

ARATUSTIEK heltzear dauz eta nahiz eta Urdaibaien jai hau ospatzen dabezan herri batzuk egon, Mundakako Atorratara bereziki aipatzekoak dire, era original batean ospatzen dabe egun hau eta.

atorrak_zuzendaria

Aurtengo egitaraua 

Mundakako Atorren  jatorria 

Aspaldiko kondairak diño Anton Erreka, Mundakako kondea, gau batean kopa larregi edanda heldu zala etxera eta andrien eskobakadatatik eskapetiarren, bere erropak jantzi eta kalera urten zala.

Auzokideek, Antonen beste jenialtasun bat zala pentseta, kriston jaixe ein ebien eta erromerixen jarraitu eben goizeko orduetararte. Ta holantxik geratu zan Mundakarren kalendarixoan jai egun moduen apunteta egun xelebre hau.

atorrak-janzkera

Atorren janzkerie

Gona bi, bata gerritzik eta bestie zamatik (gizpuzkuarrentzako lepotik), fraka zurixek, puntiledun almuadien fundie burutik jarritze eta zapi gorri bat.

Zuzendarixe, barriz, frak baltza eta txisterie jantzitxe joaten da.

zuzendaria-atorrak

Bai Atorrak eta bai zuzendarixek bigotie eruaten dabe baltzez margoztute.

Musika eta abestiak nagusi

Kanta errepertorio luzie dekie mundakarrek beti prest eta urtero nobedade bat aurkezten dabe. Herrixen azkenengo urtien pasa dan gertaera bati buruzkoa izeten da eskeitzen daben abesti barri hau.

Hamen doa 2006ko adibide bat. Abesti geizau ikusteko hemen dekozue linke

Pañelu gorri imiñizkero

gende guztia dago adi

zelan arrastakolekije goiko artzaraiño

Amasei gizaseme eta txalupa berria

Pablo Berastegiren Idi busterria

Ibilli zara ibilli Ibillia dozu ageri

Portuondoko aizetxu otzak

Ez zaitu olan imiñi

Errepertorixoko lehen abestia barriz, beti izaten da “ARATUSTE” abestia:

Aratuste zara, Aratuste, mundakarrentzat egun obarik ez

Biolin, gitarra, pandereta, timble (gittarra txikitxue) eta akordeoiekaz laguntzen dabez kanta guztixek.

mundakako_atorrak_instrumentuak

Atorren ibilbidie

Kalejira beti hasten da “La Fonda” jatetxien eurrien Jose Mari Egileorren omenez. Egileor jatetxien goizen bizi izen zan eta berari ezker berreskuratu zan ohitture hau Gerra Zibilien galdu ondoren.

atorrak_la_fonda

Holan hasten da mundakarrentzat urteko egun berezienetako bat, ez bada garrantzitsuena.

Ordutegixe

12.30 – 12.45: Atorren irteerie (Meza Nagusixen ostien).

15.00:  Atorrek portue inguratzen dabe bertan abesteko.

Mare zuri hau, 200 pertsona baino gehiagoz osotute dagoena, Mundakako Kasinora juaten da bazkaltzen ta atsalderako inderrak hartzen.

lamiak_mundaka

Mundakako Lamiak

Oin dala 41 urte, 1977an hain zuzen be, neska kuadrilla batek pentsa eban bazala garaia neskak be Aratustietan parte hartzeko ta Lamiaz jantzitze urten eben. Euren artien drogeriko Susi, Pili Txistu (JM. Egileorren ikaslie) ta beste batzuk egon zien.

Jakingo dozuen moduen, Lamiak Euskal Herriko pertsonai mitologikoak diez, goitzik andra itxurie dekienaz ta behetik arrain edo ahate formiegaz.

Bermio ta Mundeka artien badau Lamiaran deitzen dan lekue ta kondairak diño han egoten ziela Lamiak arrantzaliek erakartzen.

Lamien janzkerie

Manga zabaldun soineko baltzak erabiltzen dabez eta artile zuriko peluka luzeak. Gerritzik kaskabeldun kordoi zuri bat loturik daroabe eta lamien moduen makilatzen diez: arpeixe zuri zuri, begixek zirkulu beltzez eta papu eta ezpain gorrixek.

Lamien ibilbidie

Lamiak Atorran erreleboa hartzen dabe atsaldien.

18.00: lamien irteerie. Herri guztitxik ibiltzen dire euren kantuekaz eta jantzakaz kaliek alaitzen.

Iluntzien Atorrak Lamien bile urtengo dabe eta alkarregaz abesten dabez “Aratuste” eta “Herri maite” abestixek.

Zapatuen umien txanda

atorrak_umeak

Mundakako arastustietan umientzako momentue be badau. Ume guztixek, neska zein mutil, zapatu atsaldien Ator jantzitze urtetan dabe tamborradan eta abesten.

Arastute eta Ator hitzen esanahia

Mundakako eta Euskal Herriko hainbat lekutako ihauterixeri Aratuste deitzen jake.

ARATUSTE = Haragi + uzte (utzi) 

Haragia edo okelie itzi, hori gudeu esan aratuste hitzak. Eliziek haragixe jatie debekatu eitzen ba kuaresma garaixen (justo iñauterixek eta gero) eta horregaitzik jarri jakon izen hori.

Atorra neskak daroaben alkondarieri deitzen jako. Alkondarie mutilena eta Atorra neskana.

Dakizuenez Tostadak Euskal Herriko Iñauterixetako gozoki tipikoak dire (ogi zaharra, esnie, azukrie, kanela eta arrautzekaz einde). Aratustietan Atorrak ohitzure moduen dekie balkoietara igon eta ezkatzetan dauzen tostadak ostutie. Kontuz ibili gero!

ihauteriak-tostadak

Kanpotik goazenak jakin bierreko kontuek

Lenengo ospakizun egune aklareko dogu ze Urdaibaien egun desberdinetan ospatzen dire inauterixek segun eta non. Gerniken barikuen ospatzen dire, Bermion martitzenien eta Mundakan domekan ospatzen dire, otsailak 11.

Beste geuze inportante bat, sentitzen dogu baina danok ezin dogu Lamia edo Ator izen. Mundakarra izen bida horretako edo mundakar bategaz ezkondute egon.

Bueno baia ezta ezer pasetan, kaleririegaz igual igual disfrute ahal dogu bai goizien Atorrak ikusten edo eta bai arratsaldez Lamiakaz. Baina hau ezta hemen amaitzen, gabaz danak batera ibiltzen diez Mundakako tabernatatik giro itzelien. Gu azkenengo biderra juan giñenetik urte piloa pase diez baina ondiño akordetan gara zelako barriek botaten genduzen alkarreri eperdixek ikututen.

atorrak_portuan

Berez ohitzurie da Ator eta Lamien artien Zirrixek eitzie baina ze guzue esatie gu juan ginenien danak danakaz zirrixek eitzen izeten zan bardintzon Ator, Lamia zein kanpotar ja ja. Eztakigu ondiño holan jarraitzen badaben…

Amaitzeko eskerrak emon Eiderreri informaziñoagaz laguntziarren.

Eta zuentzako be galdera bat dekogu? Urdaibaiko edo Euskal Herriko zein inauteri edo aratustetara juaten zarie ?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude