Martxoak 3tik 11ra musikie jaun da jabe izengo da Gerniken eta zu ezin zara falteu. Kontzertuek, tailerrak, espozisiñoak, zinie … ume zein nagusi danak ongietorrixek dire festibal ireki, diferente eta eklektiko honetara.
Sorrera espontaneoa
Lekuek festibalaren 5.urtie da aurtongoa baina zelan sortu zan? Okurrentzixe, zelan ez, kontzertu baten izen zan. Geuzie da askotan koinzididuten ebiela gernikar batzuk kontzertuek ikusten eta, halako baten, euretariko batek esan ban: “Zegaitzik eztogu eitzen Gerniken Festibal bat?
Ta halan, kuadrila ezberdinetako pertsonak baina afiziño bardiñekoak batu eta Gernikeko LEKUEK sortu eben. Batez be, Trinkete Antitxokoa, Iparragirre Rock Elkartea eta Astra izen ziren eragile nagusizek, eurek sortu eben Festibala ta gero Gernikeko leku ezberdinetara zabaldu eben danon parte-hartzearen bile.
Zelan prestatzen da LEKUEK.
Dozena bat pertsona baino eztie honen danan atzien dauzenak. Eurek eitzen dabe dana 4 talde nagusitzen banatute: produkzioa, komunikazioa (prentsa, promoziñoa), egitaraue eta organizaziñoa (taldeentzako alojamendua, jatekoa…). Urritzik hasitze martxorarte astien behin batzen dire.
Errez idazten da baina lan asko ta asko dau atzien. Organizaziñoko jentiez gain, eskualdeko enpresa, pertsona eta koletibo batzuk be laguntzen dabe.
Kolektiboan artien , Gernika Rudelari, Metal Fabrika, Zine Klub Gernika eta Biztu Irratia taldiek egitarauen parte handi bet preparetan dabe.
Urteroko kartela, berriz, eskualdeko disenatzaile edo artista desberdin batek eitzen deu. Aurtengoa Angela Lopez Rafaelek ein deu baina aurreko urtietan beste batzuk hartu dabe parte.
2014ien Biklik-ek ein ban. Bide batez esango dogu webgune ederrak be eitzen dabezela. Eurekaz bier einde dekogu ta 😉
2015zen Rober Quintanak (No Media Estudio)
2016en Markel Urrutiak (Smoke Signals Studio)
2017en Maria Larrinagak.
Festibalaren berezitasunek
Motibaziño bakarra musikie da. Ia ze festibal topetan dozuen dirue irebazteko helburue ez dekonik. Iñok baten bat ezaguzten deu?
Autofinantzaketan oinarritzen da, iñongo diru laguntzarik barik. Logikoa danez antolatzailien helburu bakarra inbertitzen daben dirue irabazixekaz kubritzie da.
Entzuteko gatzauak diren musika taldeak, hau da, hain ezagunak ez direnak. Antolatzaileen helburuetariko bat da festibalera doan jentiek talde berri bat deskubritzie bertan. Eurek esanetan “Merkatuko logikatik kanpo” eitzen dabe taldeen aukeraketa.
Estilo desberdin eta anitzak: jazz, blues, metal, rock, reagge, elektronika… edozein motatako kontzertuek entzun ahal izengo dozuz.
Eta azkenik, izenak berak diñon moduen, hainbat lekutara zabaltzen da, ez da eszenario bakar batera mugatzen.
Zeintzuk dire horrek “LEKUEK”?
3 leku nagusi dauzela esan geinke:
Arma fabrika izatetik Zentro Kulturala bihurtu da. Astrako prozesuek eta bertan ein dan eta eitzen dan bier guztixek aparteko post bat merezidu deu.
Eskualdeko musika taldeen entsegu gelaz gain kriston kontzertu aretoa be bada. 80 bazkide inguru dire ta honek be lan makala eztabe ein. Urte guztixen zier kontzertuek antolatzen dabez. Euren facebooke jarraitzu danana enteretako.
Lokal honetan be hainbet kontzertu eitzen dire urtien zier. Egon al loro, hemen dekozue euren facebooke.
Gernikeko Tabernak
Horrez gain papel garrantzitsu bet dekie Tabernak (Ospa Taberna, Arima Taberna , Zeppelin Taberna, Aterpe …) eta Lizeo Antzokiak
Bunkerrien kontzertu akustikoa
Nobedade moduen aurten Bunkerrien Ibon Rg-n kontzertu egongo da, leku total espeziala 🙂
Upielako Kartela
Hamaikatxu talde datoz aurten be. Mundu guztitzik eta gogo eta kalidade pilloagaz.
Eztoguz dan danak ipingo baina batzuk aipatziarren NUDOZURDO (Trinketen), Niño de Elche (Lizeoan), Anita Parker eta MICE (Astran), The Reverend Shawn Amos, Kaliforniako Blues talde potentie eta GLAUKOMA (Iparragirren), azken hau izen leike aurtengo talde ezagunenetarikoa.
*Smoke signals-ek eindako kartela
Produkto autoktonoa be badekogu ta Gernikeko Talde batzuk be badauz: Hemendio, Etorkizun Beltza, Lau Katu, Primeros Auxilios. Pena handiz baina azkenien The Riff Truckers ezingoguz entzun arazo pertsonalak direla ta. Espero dogu ezer larrixe ez izetie.
Metal fabrikaren eskutik, Legen Beltza, Bartzelonako Moonloop eta Etorkizun Beltza eukiko doguz. Metaleroan paradisue!
Genrikeko Rudelari taldiek Juantxo Skalari & la Rudeband dakar.
Kontzertuek baino askoz geizau
Tallerrak, esposiziñoak, zinie, dokumentalak, mahai ingurue. Danetarik egongo da, liburu aurkezpen ta guzti.
Nun eta zelan lortu sarrerak eta bonoak.
Errez dekozue sarrera indibidualak edo bonoa lortzeko:
Gerniken: Ospa (bonoa), Ariman (bonoa+sarrera indibidualak), Astran (bonoa).
Bermion: Talako Kantinan (bonoa). Ganera zozketa bat be badau martxan.
Online sarrera indibidulak zein bonoak:
EROSI ONLINE BONOA EDO SARRERAK >
Ez izen rakanoak eta hartu bonoa, 25€ baino eztiez eta festibalari laguntzatxu bet emoteko modu erreza da.
Geuze garrantzitsu bet, bonoa eukitziek ezteu gure esan sarrerie asegureta dekozunik. Ia, hobeto azaldukogu, kontzertuek plaza limitauek dekiez ta bonoa eukin arren, juan zure sarrerien bile kontzertue baino ordu bete arintzuau eta holan bai eukiko dozule seguru zure lekue erreserbeta 😉
Info guztixe euren facebooken eta webgunien topekozue:
Festibalaren antolatzailiek Lekuek “txikixe baina bihotz handikoa” dala diñoie baia guretzat behintzet ENORMIE da, edozein makrofestibal baino handixaua.