Urtero legez, Maiatzeko 3. asteburuan Arrain Azoka ospatuko da Bermion. 1.994 urtean jaio zen eta urte honetakoa 24. edizioa izango da, beraz, mota honetako, dagoen Azokarik zaharrenetakoa dela esan dezakegu.
Arrantzarekin zerikusia duten kontserbera eta enpresa desberdinek, Lameran jarritako postuetan beraien produktuak saltzen dituzte, gehienbat atun, hegaluze eta antxoa kontserbak direlarik.
Danontzako hainbat ekintza ezberdin
Arrain Azokako egunetan, Bermioko toki desberdinetan, mota askotako jarduerak antolatuko dira:
Arrain salmenta-itxurak.
Kofradian, Erroxape kaian, izango dira.
Zapatuan 12.30tan gaztelaniaz eta 18.30etan euskeraz eta domekan 12.30etan gaztelaniaz.
Irtenaldiak Hegaluze itsasontzian.
Elantxobera zapatuen 18.00etan eta domekan 12.00tan eta Gaztelugatxera zapatuen 12.00etan eta eta domekan 18.00etan.
Noizbait beste irtenaldiren bat gure baduzue egin, informazio gehiago beraien webgunean:
Aita Guria eta Arrantzaleen museoa.
Dohain izango dira asteburu osoan zehar. Museoan, gainera, astean zehar hitzaldi desberdinak egongo dira.
Beraz, arrantza sektorearekin erlazionatuta dagoen guztia ezagutarazteko orain dela 24 urte sortu zena, herri eta inguruko guztiek parte hartzen duten jai baten bilakatu da, batez ere larunbatean. Egun honetan, Bermion ospatzen diren jai nagusietan bezala, denak ateratzen dira arrantzalez jantzita.
Aurtongo nobedadie: Bermeo Tuna World Capital (BTWC)
Aurton ekimen oso interesgarri bat aurkeztuko dute ta Bermio atunen hiriburua bihurtuko da.
Hori dela eta, jarduerak pilloa antolatu dabez. Ohiturek eta berrikuntzek bat egingo dute gazte eta nagusientzako gune interesgarri batean.
MAIATZAREN 18AN, BARIKUE
11:00-12:00 Basque Culinary Center-en erakusketea Camposen eskutik
12:00 Hegaluze Saria
12:30 Bermeo Tuna World Capital-en aurkezpena
13:00 ARRAIN AZOKAREN HASIERA OFIZIALA
13:00-14:00 Basque Culinary Center-en erakusketa Camposen eskutik
17:00-21:00 Erakusketak, tailerrak, aurkezpenak eta dastaketak azokan parte hartzen duten enpresen eskutik
17:30 Iñigo Onaindiaren aurkezpena: tunidoen markaketa (AZTI)
MAIATZAREN 19AN, ZAPATUA
12:00-14:00 Aularioa, muxilen esperma atara, itsas trikuen enbrioiak sortu, eta mikroalgen erreaktoreen azalpenak (PIE-EHU/UPV)
13:00 Iñigo Onaindiaren aurkezpena: tunidoen markaketa (AZTI)
17:00 Erakusketak, tailerrak, aurkezpenak eta dastaketak azokan parte hartzen duten enpresen eskutik
MAIATZAREN 20AN, DOMEKEA
11:30-13:30 Aularioa, muxilen esperma atara, itsas trikuen enbrioiak sortu, eta mikroalgen erreaktoreen azalpenak (PIE-EHU/UPV)
Arrain Azokako ordutegia
Barikua 19: 11:00-15:00 / 17:00 – 21:00
Zapatua 20: 11:00 – 15:00 / 17:00 – 21:00
Domekea 21: 11:00 – 15:00
Non jan Bermeon
Egunpasa edo asteburu pasa zatoztenentzako, jateko aukera desbedinak dituzue:
Arrantzaleen Kofradia Zaharrean
Atun errea eta marmitakoa jateko aukera egongo da. Ekimen honek helburu solidarioa dauka.
Ordutegia: 11:00- 22:00 (igandean goizez baino ez)
Kafe Antzokia
Eguneko menua eta menu bereziak eskaintzen dituzte.
Cannon Jatexea
Toki lasaiago baten bila bazabiltzate eta gainera bista ikaragarriekin, Sollube-ko igoeran Cannon jatetxea aurkitzen da.
Almiketxu Jatetxea
Ezinhobeto jaten eta zaintzen zaituzten beste jatetxe bat, Almiketxu jatexie. Hau Almike auzoan aurki dezakezue.
Larunbatean etorteko asmoa badaukazue, erreserbatzea gomendatzen dizuegu, topera egoten dira jatetxe guztiak eta.
Ez duenak gura festaren momentu batere ez galdu, kitkat bat egin dezake eta ogitarteko edo plater konbinaturen bat jan Izaro edota Zubigane tabernetan. Bestela, Bermioko poteoak ez du bukaerarik, Lamera bertan hasita, portutik pasatuz, eta goiko kaleetan jarraituz, Intxausti eta Nardiz tar Jon kalietan.
Informazio gehiago
Informazio eguneratua nahi baduzue, Facebook-en informatu al zarete edo bestela Bermioko Turismo bulegoarekin kontaktuan jarri:
Tel. 946 179 154 • turismoa@bermeo.eus
Euskotrenen zerbitzu bereziak egongo dira eta Bermibusa igande eguerdirarte martxan egongo da.
Millesker informaziñoagaitzik, lan itzela eitzen dozue eta oso erabilgarrize iruditzen dazte zeren aukera piloa emoten dozue.
Holan jarraitzu😘
Eskerrik asko Iraia!