Urdaibaiko 12 hondartza eta kalatxoak

Negu eta udaberri euritxu honen ostean gure hondartzetara hurbiltzeko irrikitan gaude.

Urdaibaien mota guztietakoak dauzkagu: kala erosoak, erromantikoak, alternatiboak, familian joateko modukoak, lagunekin… Dozena bat proposatzen dizkizuegu, une bakoitzean gehiago atsegin zaizuena aukeratu ahal dezazuen.

Geografikoki ordenaturik daude, Bermion hasita eta Ie-n amaituz. Bai, badakigu Ie (Ea) ez dala Urdaibaiko Erreserbaren parte baina bai Busturialdeko eskualdearena eta gure eritziz behintzat, pena merezi du zerrenda honetan aipatzea.

  playa_bermeo_aritzatxu_urdaibai

1. ARITZATXU (BERMIO)

Bermioko herrian aurkitzen dan kalatxo ezkutua, oso ezaguna bertako biztanleeen artean baina ez kanpokoentzako eta turistentzako. Horrek xarma berezia ematen dio.

 

playa_hondartzape_mundaka

2. HONDARTXAPE (MUNDAKA)

Itsasbeheran sortzen dan hondar ilundun kala polita. Nahiz eta kanpokaldean dagoen, Bermio ta Mundaka artean, Mundakari dagokio eta urpekaritza (guk geuk submarinismoa deiturikoa) praktikatzeko aproposa da. Kotxea goikaldean utzi behar da, gasolindegi aurrean, eta ondoren, 300 metro inguruko aldapa bat jeitsi.

 

playa_mundaka_laidatxu_urdaibai

3.LAIDATXU (MUNDAKA)

Mundakako erdigunean dagoen hondartza txikia. Umeak dituzten familientzat oso egokia, itsasoa oso lasai egoten bait da eta ez du asko kubritzen. Hori bai, aparkatzeko lekua aurkitzea, udan behintzat, ez da oso erraza. Trena edo autobusa dagoenez garraio publikoa aukera ona da.

 

Playa_sukarrieta_Tona_urdaibai

4. TOÑA (SUKARRIETA)

Sukarrietako erdigunean aurkitzen dan kalatxoa, parkearen ondoan. Ume txikiekin familian joateko oso aproposa, bai hondartzaz zein parkeaz goza daiteke (obrak amaitzen dituztenean behintzat). Sarbide erosoa eta pare bat taberna hurbilean. Marea igotzen denean are gutxi geratzen da beraz erne ibili.

 

txatxarramendi_kala

5. TXATXARRAMENDIKO KALA (SUKARRIETA)

Toñako hondartzatik iksuten den zubia igaroz gero, Txatxarramendiko uhartera helduko zara. Bertan dagoen behatokirantz abiatu eta itsabehera badago, kalatxo txiki bat aurkituko duzu eta kriston ikuspegia ere. Bertatik, Izaro irla, Laida eta Atxarreko San Pedro baseliza ikusi ahla izango dituzu.

 

 

playa_sukarrieta_sanantonio_urdaibai

6. SAN ANTONIO  (ABIÑA auzoa, SUKARRIETA)

Umeak dituzten familientzako hondartza perfektua. Sarrera bertan, xibuak eta piknik-a egiteko mahaiak dituen parke bat aurki dezakezue. Eguzkiak gehien berotzen dituen orduetan siesta on bat botateko gerizpea aurki daiteke zuhaitzen azpian.

Nahiz eta hondartza bertan aparkaleku gehiegi ez egon, 5 minututako paseo batera, zelai zabal bat dago kotxeak utzi ahal izateko.

Hondartzako sarreran Juantxo deritzon txiringitoa dago eta apur bat gorago, etxe artean, Abiñaburu jatetxea aurkitzen da.

 

Itsasadarraren eskumaldean beste hondartza hauek topa ditzakegu:

 

kanalape hondartza urdaibai

7. KANALAPE (KANALA)

“Maitaleen hondartza” bezala ere ezagutzen da. Ezkutatuta dago eta momentuz oso ezaguna ez denez, (gero eta ezagunagoa egiten ari da) lasaitasun sinestezina arnasten dan nahiz eta udan joan. Intimitateaz gozatu eta lasai egotea bilatzen duten bikoteentzako ezinbesteko hondartza.

kanalape_bidea

Kotxea, Kanala Jatetxearen alboan dagoen aparkalekuan utzi daiteke. Errepidea gurutzatu eta zuhaitz artean dagoen aldapa bat jeitsi behar da, eskilarak be badaude, hondartzara iritsi arte.

 

 

Playa_Laida_urdaibai1

8. LAIDA (IBARRANGELU)

Kanalatik gertu, Laidako hondartza bikaina aurkitzen da. Mareak direla eta, urtero formaz aldatzen da eta negu ostean zelako formarekin aurkituko dugun misterio bat da. Informatu behar deutsuegu marea bizietan desagertu egin daitekeela eta ostera, itsasbeheretan haretza oso zabala bilakatzen da eta paseo atsegin batzuez goza daiteke.

izaro_laida_urdaibai

Gainera Laiden lasaitasun egun batzuk pasatzeko kanping bikaina dago; Arketa Kanping-a.

Eta Laidako hondartza erakargarriagoa egiteko, gozaldu, jan, afaldu eta fundamentuzko poteoa egiteko zenbait taberna dituela, esan beharra dago:

atxarre_taberna-laida

Atxarre taberna: Ia urte osoan topera egoten dan kafetegi/taberna super animatua. Gozariez aparte, mota askotako pintxo, entsalada eta ogitartekoak eskeintzen dituzte. Pintxo txapelketa askotan parte hartu dute, zenbait sari irabazi dutelarik. Tabernatik ikusi daitezkeen bistak bikainak dira eta teilatuan terraza itzela dago.

Marmar taberna: iaz ireki zuten erreforma polit bat egin ostean. Bertan, fajitak eta natxoak (mexikar kutsuko razioak), hanburgesak eta entsaladak dasta daitezke, besteak beste. Urtean zehar mota desberdinetako kontzertuak eta erakusketak antolatzen dituzte.

Eta Laidako eskaintza osatzeko, turismo aktiboko jarduerak eta abentura kirolak egin ditzakezu itsasoan: paddle surf, piraguan jeitsierak, kanoan txangoak, surf eta piragüismo ikastaroak, coasteering, kayak, eskalada, mendi txangoak…. Bi enpresa daude:

www.urdaibai.com

www.laidakanoak.com

 

 

playa_nudista_Antzoras_urdaibai

9. ANTZORAS (IBARRANGELU)

Izaro irlara eta Mundakara biste bikainak dituen hondar eta haitzdun kala nudista.

 

 

laga_hondartza

10. LAGA (IBARRANGELU)

Urdaibaiko hondartza handiena, toki ezin hobean kokatuta, eta ondorioz, jendetsuenetarikoa, jendetsuena ez esatiarren. Ekaineko erdialde/amaieratik hasita eta Irailerarte topera egoten da. Bai famili, kuadrilla zein bikoteentzat paregabea da.

Hondartza bertan Toki Alai jatetxe/taberna aurki dezakezu. Gosaldu, hamaiketakorako pintxoak jan, ogitartekoak edo razioak eskatu edo ta bertan be jan leike. Hondartzara begiratzen duen kristalera handia dauka eta inguruneko biste bikainez goza dezakezu.

Gainera uda partean txiringito 2  jartzen dituzte. Bertan, eguzkitik atseden hartu eta musika ona entzuten duzin bitartean, entsalada, patatak, ogitartekoak, txibierro razioak… eskatu ditzakezu.

Laga, surf-a praktikatzen hasteko oso hondartza egokia da. Publiko guztientzat, kurtsoak eta surf kanpamentuak antolatzen dituen eskola eta kanpamentua dago, Lagasurf Camp deritzona

playa_lapatza_urdaibai

11. LAPATZA (EA)

Urpekaritza zaleentzat eta lasaitasun bila dabilenentzako haitz hondartza bikaina. Udan be jende gutxi egoten da.

 

 

playa_aritza_ea_urdaibai2

12. ARITZA (EA)

Ie-ko herrian, portu ondoan, aurki daitekeen hondartza. Txikitxoa eta babestua dago, beraz, umeekin joateko aproposa da. Ez da jende larregi egoten. Porturantza doan bidea jarraituz, “Tala” izeneko begiratokia dago eta bertatik ikuspegi paregabeez disfrutatuko duzue.

 

Hondartzetako txitingitoak atsegin badituzu ez galdu Urdaibaieko 5 txiringitoei buruzko post-a

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude