Madalena Egune, Urdaibaiko eta Euskal kostaldeko jai onenetarikoa

Uztailak 22ko eguna data garrantzitsua da Urdaibaien, bereziki Bermeo, Mundaka eta Elantxobeko herrietan, Madalena Eguna ospatzen baita. Jai autentikoa benetetan be!

Iñoiz etorri ez bazara, animatu zaitez, ziur gaude itzel pasatuko duzula.

Urdaibailover-rak han egongo gara urtero moduen mahoiegaz eta arrantzale paineloagaz goizien goizetik. Aurton, Domekaz da ta formaltxu ibili bierko dogu, hurrengo egunien bier eitzie toketan da ta 😉

Egiaztatu gabeko sorrera.

Dokumentatua ez dagoen arren, kondairak dio, lasterketa bat egin zela Izaro irlaren jabetza jokoan jarriz. Hasiera batean, 3 udalerri egin ziren partehartzeko: Bermeo, Mundaka eta Elantxobe baina azken honek atzera egin zuen eta epaile bezala geratu zen. Estropada honen irabazlea Bermeo izan eta beraz, Izaroren jabetza lortu zuena.

Hori dela eta, urtero, uztailaren 22an, 3 udalerrietako biztanleak eta Busturialdeko eskualdeko guztiok, Madalena Eguna ospatzen dogu.

Madalena eguneko ospakizun ofiziala

Bermeon hasten da festa eguerdiko 12etan. Itsasontziak Izarorantza abiatzen dira eta hemen, Bermeoko alkatesak teila bat botatzen du uretara ondorengo esaldia famatua esanez:

“HONAINO HELTZEN DIRA BERMIOKO ITUGINAK”

Ondoren, Bermeoko bandera eta gure Ikurriña maitea jartzen dituzte irlan.

Tradizionalki, teilek esangura sinbolikoa garrantzitsua dute, udalerrien mugak ezartzen baitzituzten, hau teilak jaurtikitzen ziren udalerri bakoitzaren lur-eremuak markatzeko.

Eguerdiko 14:00eta segizioa Elantxobera heltzen da eta aurresku batekin ematen zaie ongietorria. jarraian, herriko alkateak makila emango dio Bermeoko alkatesari. Herriko frontoian izaten da eta portutik honaino aldats polita dagoen arren, merezi du igotzea.

Arratsaldez, Elantxoben bazkaldu ondoren, itsasontziek Mundakarantza egingo dute non berriz errepikatuko da ekitaldi guztia. Bermeo izango da hurrengo helmuga, 19.30ak inguruan helduko dira eta sirena hots, kanpai eta musika artean egingo zaie harrera. Bermiotarrek ez diete huts egingo beraien biribilketa, arin-arin eta fandangoekin.

Madalenetako ospakizun “extra-ofiziala”

Elantxobe

Gure eguna, ez garenez segizioaren parte (Alkateak, politikoak, kazetariak…),  Elantxoben egingo dugun hamaiketakorako ogitartekoa prestatzen hasten da, munduko ilusio guztiarekin gainera.

Nola iritsi Elantxobera.

  • Autobusez: asteburua bada ospakizun eguna kriston ilarak egoten dira eta pare bat ukondokada ere autobusera igoteko lekua egiteko. Pazientzia!
  • Taxian: 12-15 eurorengaitik ez da aukera txarra, 4 izanez gero ez da oso garestia. Hori bai, erreserba aurretiaz egin 15 egun lehenago gutxienez bestela bueltatzeko ordurik gabe gera zaitezke.
  • Kotxez: pase berezia behar da Elantxobeko portura sartzeko, bestela kotxea Ibarrangelun utzi behar da. Eta badira, kotxea aurreko egunean bertan uzten dutenak ere.

Pribilegiatuenak itsasonzti eta txalupetan helduko dira janari eta edari pilarekin. Hauek bai zortea!

Aurton domeka (igandea) danez, egunean zehar giro gehiago egongo dala pentsetan dogu baina asko dira hurrengo eguna jai hartzen dutenak edo oporretan daudenak ere.

Tabernak eta txosnak

Jende gehiena portuko 3 tabernetan biltzen da. Aurten, berriz, esan digute erdiko taberna (Xanti) itxita egongo dala. Pena bat da, kriston musika eta giroa egoten baita bertan. Iaz, Elantxobeko Arraun Elkarteak txosna jarri zuen ia aurton be jartzen duten.  

Gazteenak berriz,  olatu-horman edo rompeolasean egoten dira beraiek ekarritako litroekin. (Guri ja pase jaku litroakaz juateko edadie 😉

Hori bai, azken urtietan arazotxo bat euki dogu izotzekin. Ordu batetik aurrera ezinezko eitzen da izotzak aurkitzea, urrea baino zailagoa.

Espero dogu eguraldiak laguntzea eta bero handia eginez gero, pistinan bainutxoa.

Bermeo

Beste aukera bat Bermeon geratzea da, bertan be jai giro ona aurkituko duzue: poteo itzela berandurarte eta bazkaria itsasontziak Elantxobe eta Mundakatik bueltatu arte.

Behin ekintza ofizial guztiak bukatuta jaia aurrera doa bai Bermeon eta Elantxoben. Ibarrangelura ere heltzen da eta hasiera batean Lagako hondartzan be goizalderainoko jaia egoten zan baina azken urteetan gutxiagotu egin da.

Aukeratzen duzun tokia aukeratuta ere ziur gaude eguna primeran pasatuko duzula.

Ez ahaztu mahoia eta arrantzale paineloa!

Aupa MADALENAK!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude