Gabonak heltzear dagoz eta erosketetan joan gara Bermio erdi erdixen dauen GEUZETXUEK dendara ta itsosupeteko produktuek topa doguz. Aurton erregalu guztixek Urdaibaiko dendatan erosteko ameza dekogu, eztau zetan Bilborarte juan bierrik 😉
Laredotik datorren burutazioa
Geuzetxuek 2004. urtean sortu zan Aitziber Abaroak Laredon pasatako oporretan izan eban idea bati esker. Oporretan egoala, opari bat erosten joan eta bertako produktuak saltzen ebazan denda bat ikusi, eta orduen otu jakon Bermion ez egoala produktu autoktonoak saltzen ebazan dendarik.
Bueltan etorri, segituan erdialdean alkilerrean egoan lokala hartu eta dendie antolatu eban ti-ta batean.
Bermion mota honetako produktuak saltzen zituen lehenengo denda izen zan eta da GEUZETXUEK. Biarrien fiñ dabiltzez klientieri makiñetsu bet aukera emoteko.
Erosleei eta produktuei buruz
Aitziber eta bere bazkide eta lagun Amaiak datu interesgarri batzuk emon doskuez:
- Bai turistak eta bai bertokoak etorten dire erosten, hau da, udan kanpotarrak eta Gabon inguruan/neguan bertoko jende gehiago.
- Diru gehixen izten dauienak amerikarrak diez. Honek partikerie beteta etorten dire eta gainera, merke topaten dauiez Euskal produktuak.
- Hobeto saltzen diren produktuak txakoline eta antxoak.
- Kontserbak supermerkatu handixetan baino prezixo hobien topa leikezuz Geuxetxuek dendan. Ez dok txoilue makala!!
- Saltzen dabezan ixe produktu guztixek bertokoak dire, salbuespen batzuk dagozan arren: Ingalaterrako mermeladak, Belgikako txokolateak, Italiako pasta…
7 ideia oparidxek eitzeko
1. Eguzkiloreak (20€) eta eguzkiloredun kolgantiek (25€).
Esan bierra dekogu ia bi gitziau dekozuezela ze geuk eruan genduzen.
Beitzu ze ondo geratzen diren poltsatan jarritze, ta jakien solapan be itzel geratzen da 😉
2. Kaikue.
Beitxu zelako potxoladie ume txikizentzako bueno ta ez hain txikixentzako be.
3. Giltzatakoa eta kolgantiek.
Zelako packaging originala!
4. Txakolinek (7tik 15€-ra) eta Arabar Errioxako ardau baltza, 6€-tik aurrera
Honegaz asiertetan dozu fijo, geugaz behintzen bai 🙂
5. Txokolate, trufa eta beste gozoki batzuk 5 eurotik hasita.
Gozozaleentzako aproposa.
6. Mahai zapixek, amantalak …
Lagun “cocinitas” bat badekozue hemen topekozue “outfit” elegantie berantzako.
7. Otzara pertsonalizatuak. (30 eurotik eurrera)
Bertoko produktu onenak otzara baten politxo politxi jarritze. Aukera ezberdinek dekiez, IKUSI HEMEN OTZARA GEIZAU.
Urdaibaiko toki gustokoenak
Urdaibairi buruz galdetzerakoan, arin batean emon doskuezan erantzunak, euren leku gustokoenak aipatuz:
Biste onak edo gustora egoteko lekuek
Aitziberrentzako bere leku sekretutxue Txatxarramendiko hondartza da. Kontuten eukin marie baju dauenien eta goizez juan bidala bestela hondartza edota eguzki barik geratuko zara.
Amaiantzako barriz Laga.
Bermion pintxo bat jateko
Kafe Loidxe-ra edo Eguzki-ra juango ziren.
Ta elegante bazkaltzeko
Portuondo edo Almiketxu diez euren gustokoak.
Bakizue Almiketxuri buruzko artikulo bat be badekogule ezta? Hemen dekozue link-e irakurtzeko
KONTUTEN EUKITZEKOA: Geuzetxuek dendan erosiz gero, Almiketxun jateko % 5eko deskontu bonue jasoko dozue ta alderantziz.
Ordutegixe
Geuxetxuek beti dau igiritze. Urtien zier 3 egun baino ez dabe zarratzen: Gabon egune, Urtebarri egune eta Errege egune.
Bermion esaten dalez, Geuzetxuek dendie urre gorridxe da!
WEBGUNETIK BE EROSI AHAL DA:
Aurten Olentzerok Urdaibai Lovers-en moduen eingo deu ta opari guztidxek Urdaibaien erosiko dotsuez 😉