Gernika erdialdeko denda honetan bizi barri bet emoten dotsie altzairueri eta ganera hainbet geuxetxu topeko dozuz zeure etxieri toke espezial bat emoteko.
Nola sortu zan KHALEKO
Iruñean hasi zen dena, bertan pisukideak ziren eta zenbait interes eta jakinmin partekatzen zutela konturatu ziren: artisautza eso eskulagintza, mimo handiz egindako gauzak, kreatibitatea, materialekin esperimentatzea….
Sortzeko ilusio honek eraman zituen, Almu eta Sara, Khaleko bikotea sortzera eta euren altzarien zaharberritze eta transformazio tailer jarduera hastera.
Bi urteko ibilbidea eta gero, merkatuko beharrak ikusita, euren hasierako proiektuari beste ikuspegi bat ematea erabaki dute, pasadan Urriak 13an denda bat irekiz. Eta egia esan, asko gustatu zaigu hain berezia den txoko hau bisitatzea.
Euren Filosofixe
Diseinu eta zaharberritzearen arteko sinbiosi/bategite batera heltzen dira. Beraiek definitzen duten bezala:
“Iraganari begirada bat eta etorkizuneko proposamen bat”
Zer ein ahal dozu Khalekon?
Altzarien zaharberritzea
Hau gure kabuz konprobatu genuen Etxelaiara joan ginean. Lan bikaina egin zuten Khaleko-ko neskek bertako altzairu zaharrekin.
Altzarien eraldatze eta birziklatzea
Zaharkitutako altzariak eraldatu eta birziklatzen dituzte, bizi berri bat emanez eta diseinu berrietara moldatuz. Bezero bakoitzak bere estiloa dauka eta hori transmititzen dute eraldatutako altzairuen bidez.
Zurgintza sortzailea
Gainera, birziklatzeko materialez baliatuz, euren diseinua daramaten altzariak sortzen dituzte, pieza bakar eta originalak.
Hemen ikus dezakezue Cd baten karkasa guztiz pertsonalizatua.
Nebbian -eko CDa ere dendan bertan eros dezakezue 15 euroren truke, karkasa original honekin. Nebbian talde gernikarra Valentina Ridolfi-k eta Haritz Laboak osatzen dute.
Kurtso eta Tailerrak
Urte osoko 2 tailer dauzkate martxan. Apuntatzeko ez da behar iñolako esperientziarik eta zure altzariak zaharberritu eta eraldatu ditzakezu.
Gainera aurton ikastaro monografikoak jarriko dituzte martxan, teknika zehatzetan espezializatuagoak.
Khaleko gunea
Tresneria eta txokoa partekatu dezakezu Khalekoko lagunekin nahi duzun denboran zehar.
Eskaparatismo eta piezen alokairua
Eskaparatismo zerbitzu osoa eskaintzen dute baina horrez gain, apainketarako pieza solteak ere aloka ditzakezu dendako erakusleihoa zure gustura apaintzeko.
Negozio bat martxan jartzeko laguntzak Urdaibaien
Behargintzak emandako laguntza ezkertzen dute baina horrez gain, beste mota bateko laguntzaren bat faltan botatzen dute. Proiektu bat martxan jartzen dan lehenengo 2 urteetarako prezio baxudun lokalen alokairua erraztea oso interesgarria litzatekeela uste dute, lehenengo urte bi hauek izaten baitira zailenak.
Beste artistekin kolaborazioak
Ikuspegi berdina duten beste artisau batzuei laguntzen eta hauek ezagutarazten saiatzen dira. Hori dela eta, KHALEKO dendan, beraien lanean ilusio guztia jartzen duten artista ezberdinen lanak aurki ditzakegu.
Mooneki-ren ilustrazioak horren adibide argiak dira.
Zure etxerako edo oparitarako detaileak
Hemen Khaleko-n aurki ditzakezun artikulu batzuk. Gainera BEHERAPENAK dituzte, beraz, aprobetxa ezazu.
Lanparak / Lightbox-ak
Aphoteke-ren irudi pertsonalizatudun lanparak. Maitemindu egin gaituzte.
LIGHTBOX – ARGI KAXAK: 45€.
Eta beste hauek perfektuak dira, estilo eskandinaviar edo industrialen zaleentzako.
Latekin egindako LANPARA INDUSTRIALAK: 44€
Ilustraziodun laminak
SAVE THE PROJECT-en laminak: 12€
Dekorazio eta etxerako piezak
Pintzeladadun ZERAMIKAZKO PLATERRAK: 16€
Gaztaientzako TAULA: 35€
Aquamarine zeramikazko BOLA: 43€
Frida Khalo beira-arasa
Transformazio lan bikaina iruditzen zaigu honakoa.
FRIDA KAHLO BEIRA-ARASA: 532€
AULKI INDUSTRIALA: 72€
Aulkiak
Guztiak ikutu espezial batekin, ez duzu iñon pieza berdiña aurkituko.
Urdaibaiko leku gustokoena
Guztiz ados daude biak erantzuteko momentuan, Elantxobe herria benetan gustoko dute. Udan ezinbesteko lekua da eurentzat, bertan bainu bat hartuz lasaitzeko eta ondoren, munduko (edo behintzat Urdaibaiko) tortilarik onena egiten duen Zorionen tabernara hurbiltzeko.
Bide batez, esan behar dugu, aste honetan zenbait pertsonek hitz egin digutela patata tortila honi buruz. Orain derrigorrez joan beharko gara probatzera, irrikitan gaude.
Kokapen ezinhobie Gerniken
Herriko kale printzipalean dago Khaleko, erdialdean. Eztekozu aitzakirik bertatik bueltatxu bet emoteko 😉
Kontaktua:
Juan Calzada 24 baxua. GERNIKA-LUMO. BIZKAIA.
Telf. 627.79.55.05 / 654.16.50.64
Ordutegia:
*Asteartetik Ostiralera: 10:00- 13:30 // 16:30 – 20:00
*Larunbatetan: 10:00 – 13: